Publicado por zezi el Osteguna, 10 de Ekaina de 2010
Dagoeneko denok jakingo duzuen bezala, gaurtik aurrera BAREAK tabernetan eskaintza berezia izango da txikiteo garaian. Proposamena elkarteko ostalaritza sailaren eskutik iritsi zen, zeinak hainbat hilabete daramatzan ekimen berrietan lanean. Ideiaren helburu nagusia herrian astean zehar zerbait berezia antolatzea izan zen, asteburura mugatu gabe. Horrela , beste hainbat herrietan dagoeneko martxan dagoen eta funtzionatzen duen ekimen honek gure herrian ere lekua izan zezakeela pentsatuz, ideia planteatu eta honi forma ematen hasi ziren ostalariak. Gauzak ondo lotzeko hainbat bileren ondoren dagoeneko dena prest dute gaur arratsaldeko 18:00etan ekimen berri honi hasiera emateko. ANZIZAR, BASAKANA, BATZOKIA, BLUES BROTHERS, XERBERA, KULUSKA eta OSINBELTZ dira ekimen honetan parte hartuko duten tabernak.
Hemendik, denoi gonbitea zabaldu eta lagun artean tarte atsegin bat izateko aukera duzuela ziurtatzen dizuegu.
ZORTE ON EKIMEN BERRIAREKIN!!!!
Hona hemen Goierriko Hitzak gaiari buruz atzo argitaratutakoa. Egin klik hemen.

Como ya sabréis, a partir de hoy en los bares de BAREAK habrá una nueva oferta a la hora del poteo. La propuesta llegó desde el sector hostelero de la asociación, la cual lleva trabajando en nuevos proyectos desde hace varios meses, como ya hemos comentado anteriormente. Y la idea inicial era realizar alguna actividad entre semana para animar el ambiente y no limitarse al fin de semana. De esta manera, y viendo que la idea ya había funcionado en otras poblaciones, decidieron ajustarla para poder realizarla en Beasain. Después de varias reuniones para concretar bien el tema, ya lo tienen marcha para darle comienzo hoy a las 18:00dela tarde. Lo s bares que participan en la actividad son ANZIZAR, BASAKANA, BATZOKIA, BLUES BROTHERS, XERBERA, KULUSKA y OSINBELTZ.
Desde aquí os invitamos a todos a participar en este nuevo poteo y os aseguramos que será una grata (y barata) manera de pasar un buen rato entre amigos.
¡¡¡¡BUENA SUERTE CON LA NUEVA INICIATIVA!!!!
Aquí tenéis lo que ayer mismo publicaba Goierriko Hitza al respecto. Haz clic aquí.
Category: Orokorra/General |
Sin Comentarios »
Etiketak: Bareak, ekintzak, Ofertas, ostalaritza, prensa